XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

B. ZURE ESKUALDEKO EKONOMIA ETA GARRAIOAK

4 Ekonomi iharduera

Eskualde bateko ekonomi iharduerak ekoizten dena eta biztanleek kontsumitzen dutena hartzen du kontutan.

Zure eskualdeko pertsonek, ekoizten ez dutena eta behar dutena erosten dute: elikagaiak, liburuak, jantziak, elektra-tresnak, e.a.

Bestalde, eskualdean ekoizten diren zenbait produktu beste eskualde edo lurraldeetan saltzen dituzte.

Salerosketa honi merkataritza deitzen da.

5 Eskualdeko merkatu eta azokak

Merkataritza eskualdeko merkatu eta azoketan egiten dena da.

Eskualdeko merkatuak.

Merkatu hauetan eskualdeko produktuen salerosketa egiten da.

Asteko egun jakin batean edo hilean behin izaten dira.

Eskualdeko azokak.

Eskualdeko zenbait festatan eskualdeko azokak egiten dira.

Azoka hauetan mota guztietako makinak, abereak artisautza, barazkiak, eta abar erakusten dira.

Jende ugari joaten da azoka hauetara.

Ordiziako (Gipuzkoa) asteko merkatua.

Eskualde bateko ganadu azoka.